Diseinu Grafikoa
Totem-en ez gara publizitate agentzia bat — geure diseinatzaileak dituen inprimaketa-tailer bat gara. Horrek esan nahi du diseinu bat eskatzen diguzunean, ez dizugula kontzeptu bat saltzen: ondo inprimatzeko pentsatutako zerbait ematen dizugu, kamiseta bat, kartel bat, txartel bat edo zure negozioaren logotipoa izan.
Zer egiten dugun
Identitate bisuala (logotipoak, papergintza, oinarrizko marka-eskuliburuak), inprimatzeko diseinua (eskuorriak, kartelak, ontziratzea, etiketak), katalogo eta aldizkarien maketazioa, eta errotulazio, testil edo merchandising-erako diseinuen egokitzapena.
Nola lan egiten dugun
Dagoeneko duzunetik abiatzen gara —ideia bat, zirriborro bat, logo zahar bat— edo hutsetik sortzen dugu behar izanez gero. Diseinu guztia gero inprimatuko duen talde beretik pasatzen da, beraz zaintzen dugu azken emaitza pantailan bezain ondo ikustea paperean edo oihalean.
Zer ez dugun egiten
Ez dugu publizitate-kanpainarik ez eskala handiko marka-estrategiarik kudeatzen. Hori bilatzen baduzu, orientatu zaitzakegu, baina gure indarra geuk gero ekoiztuko dugunari aplikatutako diseinua da.
Proiekturen bat duzu buruan?
Kontaigu zer behar duzun eta formatu eta akabera onenari buruz aholkatuko zaitugu.